Mar
02

Eric Holt Food First erakundeko kidea Euskal Herrian

Mar
02

Eric Holt (Food First) Euskal Herrian hizlari elikaduraren aldeko mugimendu globalari buruz

Eric Holt Euskal Herrian

Eric Holt Food First Estatu Batuetako elikaduraren aldeko erakundeko zuzendaria Euskal Herrian da egunotan.
Nazioarteko jardunaldi batzuetan parte hartzen ari da Derion, eta hitzaldiak emango ditu Euskal Herriko hainbat lekutan.

Derio, Arkaute eta Fraisoroko nekazal eskoletan ere hitzaldiak emango ditu Eric Holt agroekologoak.

Eric Holt: Movimientos alimentarios unidos!

Eric Holt: Movimientos alimentarios unidos!

 

Ots
20

Elikadura burujabetza eta agroekologia UEUko udaberriko ikastaroetan

Helburuak

  • Nekazaritzaren egoera munduan eta Euskal Herrian zein den ezagutzea.
  • Elikadura burujabetza zer den ezagutzea.
  • Nekazaritza iraunkorra eta agroekologia.

Edukiak

  • Nekazaritza eta globalizazioa aurrez aurre. Elikadura burujabetzaren aldeko borroka munduan.
  • Agroekologia Euskal Herrian.
  • Nekazaritza iraunkorra eta agroekologia.
  • Ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkorrak Euskal Herrian.
  • Pratikak inguruko solo eta baratzetan.

Metodologia

Metodologia parte hartzailea. Eztabaidak eta solasaldiak. Adibideak, eta baserritarren esperientziak. Bisitak baserrietara zein praktikak solo eta baratzeetan.

Nori zuzendua

Nekazaritzan jardun nahi duten gazteei. Elikadura burujabetzaren gaian sakondu gura duten profesionalei (irakasleak, udal teknikariak, baserritarrak…).
Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Uzt
05

Euskal Herriko laborantza herrikoia eta iraunkorra aztertzen

http://www.ehlgbai.org


Gaurkoan Mixel Berhokoirigoin eta Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kideak etorri zaizkigu berbetan.
Mixel Berhokorigogin
Iker Elosegi, UEUko ikastaroan

Ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkorrak ezagutzen

Idoki
Idoki
www.idoki.org

Uzt
05

Baserritarra sentitzen naiz | Eredu aldaketa eta agroekologiaren bidean

Ortugintza hidroponikotik eredu agroekologikorantz bidea egiten

 LAURENTZI HORMAETXE, Lezamako baserritar gaztea

 «Baserritarra sentitzen naiz»

Laurentzi Hormaetxe

-Non ikasi zenuen?
Derioko Nekazaritza eskolan FPko ortugintza ikasi nuen,  14 urte nituela. Urte kritikoak izan ziren, baratzaintzari ez zi-tzaion garrantzirik ematen, formakuntza gehienbat basogintzara bideratzen zen eta. Izan ere, ikasketak amaitu bezain pronto, ortuari loturiko ikasketa horiek emateari utzi zioten, lorategizantza modulua jarriz eta abar. Gero 4 bat urte barru berriro orturako formazioa berreskuratu zuten eskolan. Beraz, eskolan baztertuta sentitu ginen eta gainera formazioa  nekazaritza industriala edo ofiziala ikastera bideratuta zegoen.

-Ikasketak amaitu eta baserrian lan egiten hasi zinen, ezta?
Bai, neure gurasoen baserrian. Oso prozesu naturala izan zen. Gurasoek hasieran esne behiak zituzten eta honen problematika ikusita produkzio hori utzi eta negutegiak jartzen joan ziren. Eurek lau tunel jarri eta neu 19 urtegaz sartu nintzenean beste bi tunel eta hazitegia jarri genituen. Hasieran gurasoek baserriaren pisua eramaten zuten. Dena Mercailbaon. baserritren postuetan dendariei saltzen genien, baina hori ere urte batetik bestera txarragoa zen.
23-24 urtegaz hasi nintzen pisua hartzen baserriaren erabakietan. Orduan haizete baten eraginez, 4 tunel guztiz apurtu eta beste biren plastikoak ere apurtu ziren. Krisialdi pertsonala izan nuen, baina aurrera segitzea erabaki nuen, negutegietan estruktura sendoak jarriz. Gero Bihoeleko tenknikoagaz eta auzko lagunegaz berba egin eta konbentzitu ninduten hidroponikora saltoa emateaz. Hau da, esan zidatenez, produkzio handiagoak metro karratu berberetan lan gutxiagoaz eta lan baldintza hobeak ziren. Egia esan, lan egiteko askoz erosoagoa eta garbiagoa da. Urte berean –orain dela 9 urte- produkzioa kolpez asko handitu eta komertzializatzeko Garaiako kidea egin nintzen. Orduan ere ustiategiaren titularra egin nintzen.

-Zer moduz produkzio hidroponikoaz?
Inbertsio asko behar zen horretarako. Instalazioa bera garestia da, gero ureztatzeko sistema, depositoak… Hala ere,  lehenengo  inbertsioa, gaztea eta ikasketak edukitzeagatik  Europatik zetorren diruarekin Diputazioak lagun-tza handia eman zidan (inbertsioaren %45 hain zuzen). Gernikako piperra ekoiztu genuen batez ere. Espezializatu nintzen. Tamainu handi horretan hiru gauza bakarrik ekoiztu ahal dira: tomatea, piperra eta letxuga. Beste gauza guztiak egitea alferrik da, ez baitira saltzen. Urteak pasata, monokultibo baten jabe sentitu naiz. Nahiko nekatuta eta estututa nengoen  eta gainera betebehar gehiago eskatzen zuten, produkzio integrala eta labela zela eta. Produktuaren balorea, berriz, gero eta txikiagoa zen. Ez nuen disfrutatzen egiten nuen lanarekin.

-Noiz eta nola erabaki zenuen produkzio eredua aldatzea?
Azke hiru urteotan buruari bueltak ematen ibili naiz, zer aldaketa egin ahal zen aurkitzeko. Orain dela  hiru urte lurreko negutegietan delikatess produktu batzuk (eskalora friseé, kanonigo batzuk, perejil berezi bat) ekoiztu nituen jatetxe batzuentztat  eta Mercabilbaoko majorista batzuen bidez. Interesgarria  izan zen, baina ardura asko eta ohitura gutxi, produktua perfektua izan behar zen eta. Gainera irabaziak ez ziren horrenbesterako. Ez nuen hori egiten jarraitu nahi. Lurrerako onena den produkzioa dibertsifikatua egin nahi nuela konturatu nintzen.  Orduan ausnarketa pertsonala egin eta gero, dibertsifikazio hori  bideratzeko bezero propioak izatea pentsatu nuen eta orain bi urte edo telebistan Iparralden holako gauzak funtzionatzen zirela ikusi nuen. Beraz,  beste  baserritar batzuk ere ondorio berdinera heldu direla ikusita eta inguruko lagunek ere hori egiteko animoak jasota, bide hori jorratzen hasi nintzen.

 -Zelakoa izan da ibilbide berri hori?
Iazko maiatzean 18 bezeroekin hasi nin-tzen eta aste honetan 52 bezero eduki ditut. Denak Txorierri bailarakoak dira –Lezama Zamudio, Derio- eta astearte eta ostegunetan euren etxeetara batez ere neure barazkiez  osaturiko saski bana eramaten diet. Jendea nahiko pozik dagoela uste dut eta neu ere bai, nahiz eta banaketa nahiko astuna izan.

- Salmenta zuzenaz batera, podukzio ereduaren aldaketa etorri da?
Salmenta zuzenak ematen dizu produktu asko ipintzeko aukera. Bezeroak ondo zaindu  behar dira produktu kimikorik gabe ekoiztutako elikagai fresko eta anitz eskainiz. Oso esperientzia aberasgarria da, belarra kontrolatzea astuna da, baina gauza asko ikasten dituzu. Lehen monokultiboa egiten genuenean, trip bitxitoa ateratzen zenean, pestizidaz tratatu behar genuen bai edo bai. Orain, berriz, negutegi berdinean tomateak, lekak, piperrak, kipulatxoak, zerbak sarten dituzu eta aukera gehiago daukazu izurrei aurre egiteko. Igual galduko dut piperra, baina ez tomatea edo zerba. Adibidez  ilarrak eta eskalorak ondoan jarri ditut. Eskarolei zorri berdea ateratzen zaie eta ilarrei zorri beltza,  baina zorri berdea dagoenean zorri beltza ez da agertzen. Oso kuriosoa da. Berenjenak ipintzen badituzu euli zuria baldin badator, euli guztiak berenjenera doaz eta ez beste inora, orduan berenjenak kentzen dituzu  eta horiekin euli guztiak doaz. Oraindik ez dut gauza asko kontrolatzen, baina ikusi eta ikasten nabil. Harrigarria da, eredu intentsiboarekin espezializatu behar ginen eta monokultibotik aparteko beste produktuek ez zuten baliorik. Orain, aldiz, produkzio anitz izatea onena da bezeroak atenditzeko. Brokolia dendara eramaten badut, diru nahikotxo balio du, baina Mercabilbaora eramaten badut ez da ezer baloratzen.

-Ze erronkak dituzu etorkizunari begira?

Nekasarearekin harremanetan nago bezeroei produktu gehiago eskaini ahal izateko: beste baserritarren produkzioaekin (esnea, okela, oilaskoa…) saskia bete-tzeko. Bestalde, neguan barazki fresko gutxi dago (porruak, eskarola, letxuga) eta  batzutan saskia eskasa geratzen da eta udan, berriz, produktu  soberan dagoenez, tomatea onzietan eta piperra erre eta ontzietan sartzen hasi naiz Jakionen bidez. Nire asmoa da aurreran-tzean  kamara frigorifikoa jartzea, neure kontserbak eta inguruko beste baserritarrenak sartu ahal izateko.

Uzt
05

Peter Rosset: Euskal Herrian ezagutza agroekologikoa oraindik mantentzen da


Agroekologian aditua den hau, UEUk Baionan antolatutako “Elikadura burujabetza eta Agroekologia” ikastaroan partaide izan dugu.

Via Campesina 70 herrialdeetako 148 erakunde koordinatzen dituen nazioarteko mugimendua da. Familiarteko nekazaritza babestea eta bultzatzea du helburu. Agroekologian aditua eta erakunde honen kidetzat dugu zure burua.

Zein da zure betebeharra erakundearen barruan eta zein da agroekologiak betetzen duen papera Via Campesina mugimenduaren barruan?

Via Campesina taldearen barnean, agroekologia arloan laguntza eskaintzen duen teknikaria naiz. Erakunde honentzat oso garrantzitsua da, elikadura burujabetzaren sorkuntzan, nekazaritza laborantza iraunkorra izatea. Aldi berean, egun gailentzen den eredu teknologikoa erabiltzen badugu, inolaz ere ez dugu elikaduran subiranotasuna lortuko.

Agroekologia arlo ezezaguna zaigu gure gizartean. Nola definituko zenuke? Gainontzeko nekazaritza motekin konparatuz, zertan desberdintzen da?

Agroekologia, nekazal laborantza iraunkorra bermatzen dituen printzipio askoren bateraketa da. Via Campesina elkarteak defenditzen dituen printzipio agroekologikoen artean honako hauek aurkitzen dira: landako ekoizpena, gizakien erabilera eta garapenerako eskura dagoen guztia barnekoa da ez kanpokoa. Berezko baliabideak dituzte oinarri, biodibertsitatea, lurzoruko materia organikoa, eta abar. Nekazaritza agroekologiakoa izateari utziko dio, gizakien erabilera eta garapenerako eskura dituzten baliabide guztiak monolaborantza kimikoan edota monolaborantza organikoan oinarrituz gero.

Nekazaritza mota hau sustatu nahian edota ezagutzera eman nahian UEUk “Elikadura burujabetza eta Agroekologia” ikastaroa antolatu du. Zer transmititu nahi duzu ikastaro honekin?

Agroekologia oinarri izanik, Via Campesina elkarteko kideek aurrera eramaten dituzten ekimenak elikadura burujabetza lortzeko. Aldi berean, Via campesina elkartean aurrera eramaten dugun agroekologia eta beste tokietan praktikatzen den agroekologiaren arteko ezberdintasunak landu ditugu klasean. Besteak beste, GKE-ak, industria organikoak eta gobernu neoriberalak.

Zer ekarpen egin diezaioke agroekologiak Europako nekazaritzari? Laborantza sistema gisa ezar daitekela uste duzu? Eta Euskal Herrian?

Nire ustez Europako nekazaritza sistema tradizionalak agroekologia du oinarri. Mendeetan zehar praktikatu izan den sistema da baina azken aldiko nekazaritza industrialak eta salerosketako-agrologiak gauzak aldatu ditu. Hala ere, Europak errekuperatu eta birbaloratu egin nahi du lehen erabiltzen ziren nekazaritza sistema agroekologikoak. Euskal Herrian, berriz, oraindik mantentzen da nekazaritza sistema hau.
Peter Rosset Baionan
iturria: Udaro Baiona, 2012-07-05   19. urtea 6. zenbakia www.unibertsitatea.net

Uzt
04

Elikadura burujabetza eta agroekologia ikastaroa Baionan

Elikadura burujabetza eta agroekologia ikastaroa Baionan
Elikadura burujabetza eta agroekologia

Hasi da Baionan Elikadura burujabetza eta agroekologiari buruzko ikastaroa. Ia 20 lagun elkarrekin, nekazaritza iraunkorraren inguruan hizketan, ikasten, jakintza trukatzen, proposamenak egiten eta aurrera begirako bidea adosten.

Agroekologia.org gunea eta proiektua -formazioa, informazioa, eztabaida, espazio soziala, ikus entzunezkoak, ikastaroak- aurkeztu ostean, Via Campesinaren Elikadura burujabetza, mugimenduan bideoa aurkeztu dugu.

  • Paul Nicholson baserritarrak -Via Campesina eta EHNE Bizkaiako ordezkaria- globlalizazioa eta nekazaritza jarri ditu aurrez aurre. Via Campesina nazioarteko mugimenduaren sorrera eta bilakaera, egungo egoera, eta elikadura burujabetzaren alternatiba aurkeztu ditu bertaratutakoen aurrean.

Peter Rosset Baionan

  • Peter Rosset, Via Campesinako kide eta nazioarteko aditu eta aritua agroekologia prozesuetan, Via Campesina eta agroekologiari buruz mintzatu da.

Peter Rosset: agroekologiak gazteak baserri mundura erakartzen ditu. (Baserri Bizia Elkarrizketa)

Los numeros cantan!!! Azterketa esne sektorean, baserri eta eredu ezberdinak alderatuz (Soberania alimentaria aldizkaria)

Revista Soberania Alimentaria

Uzt
02

A peace of cheese | Gazta zati bat

    This story commences in a small town in the Basque Country (Euskal Herria) which is known throughout the world for its cheese. Its inhabitants leave their differences caused by the last armed conflict in Europe to one side so that they can ndertake a mission: to be able to choose what they are in the world.
  • jul 2, 18:30 Ibaizabal ikastola, Durango
  • jul 3, 20:00 Kultur etxea, Larrabetzu
This adventure will convert them into witnesses of the historical events of two nations which will be big news in Europe: Scotland and the Basque Country. A great story written in small letters. A documentary about the new era which makes us look towards the future.
::es::
Esta historia comienza en un pequeño pueblo de Euskal Herria conocido en todo el mundo por su queso. Sus habitantes dejan a un lado las diferencias creadas por el último conflicto armado en Europa para llevar a cabo una misión: poder elegir qué ser en el mundo.

Esta aventura les llevará a ser testigos de los hechos históricos de dos naciones que serán noticia en Europa: Escocia y Euskal Herria. Una gran historia escrita con letra pequeña. Un documental de la nueva era que nos hace mirar al futuro.

Uzt
01

Via Campesina & agroecology

La Via Campesina @ Basque Country
Photos: european agroecology meeting



European agroecology meeting
#agroekologia
Via Campesina
Durango, Euskal Herria / Basque Country

Eka
28

Europa mailako agroekologia mintegia Durangon

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean Europa mailako Agroekologia mintegia izango da Durangon (Ibaizabal Ikastolan).
Bertan La Via Campesina nazioarteko mugimendua osatzen duten erakundeetako 50 bat lagun batuko dira, agroekologiaren inguruko Europako estrategia zehaztu, eta nazioarteko dinamikari buruz jarduteko, ikasketa teknikoak garatzearekin batera. Topaketa honetan izango da, besteak beste, Peter Rosset Via Campesinako kide eta agroekologian aditua.
agroekologia
Mintegiaren helburua europako baserrietako agroekologiaren baitako sare bat eraikitzea da, herrialde ezberdinak bisitatu eta mintegiak antolatuko dituena. Mintegian agroekologiaren inguruko esperientziak eta praktikak trukatzeko aukera eskainiko da.


Mintegian jorratuko diren gai batzuk honakoak izango dira: agroekologiaren definizioa, agrikultura ekologikoarekin daukagun lotura, produkzio tekninak, praktiken bideragarritasun ekonomikokia eta nola indartu formazio eta truke proiektua.

informazio gehiago:

Older posts «